ORDIZIA ESKUBALOIA

ALBISTEAK

2024-02-04 Kronika

Albistea - 2024-02-07

Ordizia  Siglo  XX  taldearen  porrota  Majorin,  Lasalle  Legazpiren  aurka  jokatutako  partidan,  azken  markagailuak  23-29koa  adierazten  zuen  talde  bisitariaren  alde.  Partida  ona  izan  zen  ordiziarren  kantxan  ikusi  ahal  izan  genuena,  azken  unera  arte  garaipena  lortzeko  borrokatu  zuten  bi  talde  onen  artean.  Garaipen  justua  lortu  du  talde  legazpiarrak,  beti  izan  baitu  agintea  markagailuan  eta  iniziatiba  jokoan.
Partidaren  hasieratik  talde  legazpiarra  aurreratu  izan  zen,  15.  minutuan  6-7  zen  eta  atsedenaldian  11-13.  Bigarren  zatiaren  hasieran  erasokor  aritu  zen  talde  bisitaria  eta  40.  minutuan  6  goleko  aldeaz  irabazten  zuen.  Horrela  mantendu  zen  markagailua  zati  honetan,  55.ean  ordiziarrek  erreakzionatzen  zutela  zirudien  4  golera  jarriz,  baina  azkenean  6koa  izan  ziren  aldea  partidu  bukaeran.
Ezin  dugu  esan  talde  urdinak  gaizki  jokatu  zuenik,  defentsan  eta  erasoan  ondo  ibili  zen.  Defentsan  momentu  batzuetan  intentsitatean  beherakada  nabaritu  zen,  baina  ondo  lan  egin  zen  eta  kontrarioa  gelditzea  lortu  zen,  partidako  31  gol  baino  gehiago  lortzen  duen  taldea  da  legazpiarra.  Erasoan  ondo  lan  egin  zuten,  baina  aurkariaren  atezain  handi  batekin  topo  egin  zuten,  asko  gelditu  zen  eta  ordiziarren  konbinazio  lan  ona  pikutara  bidali  zuen.
Galdu  arren  taldea  hirugarren  postuan  mantentzen  da,  bigarren  sailkatuarengandik  bi  puntura,  baina  hirugarrenarekiko  bi  puntuko  tartea  mantenduz.  Taldea  kanpaina  ona  egiten  ari  da,  eta  gure  ustez  egon  behar  zituen  postuetan  dago,  gainera  igoerako  ligaxkarako  hiru  postuetako  bat  lortzeko  borrokan  jarraitzen  du.
Emakumezko  seniorrak  19-23  galdu  zuen  Majorin,  Saiekoren  aurka.  Lehen  zatia  oso  kaxkarra  egin  zuen  talde  urdiñak,  atsedenaldira  7-14ko  markagailuarekin  iritsi  baitzen.  Bigarren  zatian  taldeak  hobera  egin  zuen  eta  partida  20na  berdintzeko  baloia  izatera  iritsi  nintzen,  baina  ez  zen  lortu  eta  donostiarrak  izan  ziren  abantaila  handitzea  lortu  zutenak.
Taldeak  ez  du  jokoan  lerro  erregular  bat  mantentzea  lortzen,  une  onak  eta  partida  erabakitzen  duten  zorigaiztoko  minutuak  tartekatzen  ditu.  Une  batzuetan  taldeari  freskotasun  falta  sumatzen  zaio  eta  ezin  da  jokoa  nahi  bezala  harilkatu.  Bata  bestearen  kontra  gehiegi  erabiltzen  da  eta  taldeak  lasai  egoten  dira  gure  zain.  Kanpoko  jaurtiketarekin  jokatzen  denean  aurkarien  defentsak  ireki  egiten  dira  eta  egingarriagoa  egiten  zaigu  golak  lortzea,  igandeko  partidako  bigarren  zatiko  une  batzuetan  antzeman  ahal  izan  zen  bezala.
Egun  txarra  zen  eta  gizonezkoen  senior  mailako  bigarren  taldea  ez  zen  Egiaren  aurkaria  izan.  Hasiera-hasieratik  argi  ikusi  zen  eta  atsedenaldirako  Donostiako  taldeak  7  goleko  aldea  zuen,  bigarren  zatian  jokoan  ez  zen  hobetu  eta  desabantailak  gora  egiten  jarraitu  zuen,  azken  19-29ra  iritsiz.
Joan  den  igandean  Majorin  ikusi  genuena  baino  gehiago  egin  dezake  taldeak,  ezin  izan  zen  partida  ona  egin  eta  porrota  uste  baino  gogorragoa  izan  zen.  Taldeko  jokalariek  progresioa  erakusten  jarraitzen  dute,  baina  egun  batzuetan  saiatu  arren  ez  da  ezer  egitea  lortzen,  eta  hori  taldearen  erasoko  lanean  ikusi  zen,  saiatu  bai,  baina  ezin  izan  zen.
Jubenil  mailan  gizonezkoen  taldea  Hondarribitik  itzuli  zen  garaipen  batekin,  19-28.  Atsedenaldira  talde  urdinaren  aldeko  10-12ko  emaitzarekin  iritsi  ziren.  Emakumezkoen  taldeak  ez  zuen  liga  txapelketarik,  baina  lagunarteko  partida  batean  27-29  gailendu  zitzaion  Elgoibarri.
Kadete  mailan  gizonezkoen  taldeak  bere  garaipen  boladarekin  jarraitzen  du,  oraingoan  40-34  irabazi  zion  Hondarribiari.  Bigarren  urteko  emakumezkoa  Zarauztik  garaipen  batekin  itzultzen  zen  bitartean,  30-33  izan  zen  azken  markagailua  eta  oraindik  ez  du  Diputazio  Trofeoko  porrota  ezagutu.  Bien  bitartean,  lehen  urteko  emakumezko  taldeak  Hernaniren  aurka  galdu  zuten,  20-33.
Infantil  mailan  Ordizia  Eniriok,  bigarren  urtekoa,  24-12  galdu  zuen  Bera  Beraren  aurka.  Ordizia  Oianguk  16-11  galdu  zuen  Tolosan,  baina  bere  joko  maila  aurrera  egiten  jarraitzen  du.  Ordizia  Eskubaloia  16-17  galtzen  ari  zen  bitartean  Egian  aurka,  ordiziarren  azken  jaurtiketa  partida  amaierako  sirena  jo  ondoren  sartu  zen  eta  ez  zuen  balio,  eta  berdinketaren  gola  ezerezean  geratu  zen.