ORDIZIA ESKUBALOIA

ALBISTEAK

2022-03-06 KRONIKA

Albistea - 2022-03-10

Lehen taldeak berdinketa lortu zuen Txingudirekin Majorin jokatu zuen norgehiagokan, markagailuak 26nako berdinketa adierazten zuen partidu bukaeran. Azkenean, multzoko gainerako emaitzak ikusita, puntua uzta ona da eta, apur bat atzeratuta, talde urdinak aukera guztiak mantentzen ditu Euskal Ligara igotzeko fasera sartzeko.

Talde ordiziarraren egoera ezberdina izan zen, 3 jokalariren osasuna ez zen oso ona, bainan taldeak beste irudi bat ematen jakin zuen, taldearengandik espero denarekin bat zetorrena. Erasoan taldeak hobera egin zuen, baina definitzeko orduan arazoak daude oraindik. Gol egiteko aukera oso argiak huts egiten ditugu, garaipena lortzeko beharrezkoak direnak..

Hobekuntza handia nabaritu zen defentsa lanetan, talde urdinak aurkako taldea gol gutxirekin utzi zuen, garaipena posible egiten duten zenbakitan, jaurtiketan asmatu ez arren. Defentsa ondo doitu zen eta laguntzekf untzionatu zuten, eta horrela lortu zen, fase honetan lehen aldiz, aurkako taldeak 30 gol baino gehiago ez sartzea. Hori da jarraitu beharreko ildoa, eta horrela iritsiko dira gure ustez dagokigun lekuan kokatuko gaituzten garaipenak.

Gazteen jardunaldiaren balantze negatiboa: emakumezkoen taldea zerbait positiboa lortzeko itxaropenarekin joan zen Hernanira, eta hori lortzeko atarian geratu zen. Norgehiagoka 27-26 ajustatua bukatu zen, bi taldeak txandakatu ziren markagailuan partidan zehar. Gizonezkoen taldeak partidu zail bat zuen bigarren sailkatuaren bisitarekin eta horrela izan zen, bisitarien nagusitasun argiko partida batean Urolak 41-26 irabazi zuen.

Kadete mailan, bata karezkoa eta bestea hondarrekoa, mutilen taldeak 19-32 nagusitu zen Arrasaten. Talde urdinak ez zuen ondo jokatu, baina partida irabazten jakin zuen, eta horrela taulako lidergoa partekatzen duen laukotean mantentzen da. Lehen urteko emakumezkoak hirugarren sailkatuaren bisita jaso zuen, Munttarperena, eta galdu arren, 19-25, goi mailako talde bati gerra ematen asmatu zuen.

Infantil mailan jardunaldia oso desberdina izan zen, gizonezkoen taldeak 31-26 galdu zuen Usurbilen, jokalari urdinek ez zuten jakin etxekoen defentsa nola gainditu norgehiagokan zehar. Lehen urteko emakumezkoak bolada onean jarraitzen du, 17-12 irabazi zion Jauja mutrikuarrari eta sailkapeneko buruan jarraitzen du. Bigarren urteko emakumezkoek hobera egiten jarraitzen dute eta zerbait positiboa lortzetik gertu egon dira. Eniriok 18-21 galtzen zuen etxean Egiaren aurka eta San Benitok 13-21 galtzen zuen Bidasoaren aurka.