Ordizia Siglo XX taldeak beste garaipen bat lortu zuen, oraingoan Arrasateren aurka, 20-30 irabazi ziolarik. Neurketa errespetuz jokatzea joan ziren ordiziarrak, igoera fasean sartzeko lehian egongo den aurkariaren aurka. Partidako azken laurdenak markagailua definitu zuen, lehen hiruretan agintea ordiziarra izan arren ez baitzegoen argi nola bukatuko zen. 15. minutuan 7-7ko berdinketa zen, atsedenaldian 9-13. Bigarren zatian partidak bide beretik jarraitzen zuen eta 14 minuturen faltan 22-18ko emaitzarekin eta Arrasteren aldeko penaltiarekin partida amaitu zen, Jonpik penaltian gelditu zuen eta ordiziarrak 30 golera iritsi ziren, talde arrsatearra 20 goletan utziz.
Ordiziarrek defentsa lan ona egin zuten, 9 gol sartu zituzten lehen zatian eta 10 bigarrenean. Zifra horiekin errazagoa da garaipena lortzea. Eta are gehiago erasoan fin bagabiltza eta batez besteko gol kopuru altua lortzen badugu, partidako 30 goletik gora. Azken 15 minutuetan 3 gol baino ez dira jaso eta partida errematatu egin da.
Garaipen honekin taldea sailkapeneko lehen postuan mantentzen da, partida honetan eta gainontzeko partidetako emaitzei esker, bigarrenarekiko desabantaila puntu bat gehiagorena da. Taldearen ibilbidea oso ona izaten ari da eta taldea denboraldi amaieran emaitza onak lortzeko gai dela baieztatzen ari da.
Gizonezkoen jubenilen taldeak beste garaipen bat lortu du, oraingoan Urolari irabazi dio Majorin, 29-26ko markagailuarekin. Garaipen honekin ordiziarrek 3 garaipen lortu dituzte jarraian eta txapelketako bigarren fase bikaina ari da sinatzen. Gipuzkoako Txapelketako azken faserako sailkapena lortuta, emakumezkoen taldeak 20-28 irabazi zion Irauli taldeari Donostian eta sailkapeneko bigarren postua berretsi du.
Bigarren urteko emakumezkoen kadeteak ez zuen fase hasierarik onena izan, 23-28 galdu zuen Zarautzen aurka Majorin. Markagailuak ez du kantxan ikusi zen parekotasuna islatzen, azkenean kostaldeko taldeak ihes egin zuen markagailuan. Porrotaren gakoetako bat jokalari ordiziarren punteria falta izan zen, gola lortzeko hainbat aukera garbi galdu zituztelako.
Gizonezkoen kadeteak, lehen zati itxaropentsu baten ondoren, bigarren zatian behera egin zuen eta 20 goleko aldearekin galdu zuen Zarautzen, 38-18ko emaitzarekin. Lehen urteko emakumezkoek, espero bezala, ezer gutxi egin ahal izan zuten euren konpromisoetan, Eniriok 29-19 galdu zuen Donostian Saiekoren aurka eta Oianguk Majorin Arrasateren aurka, markagailuan 12-23ko emaitzarekin.
Lehen urteko infantil mailako neskek 14-12 irabazi zioten Majorin Eibar Eskubaloia taldeari, lehen garaipena lortuz lehiaketaren lehen fase honetan. Azken unean garaipenak ihes egin zion bigarren urteko taldeari, azkenean 15-14 galdu zuen Zarautzen, kostaldeko taldearen aurka.