Emakumezkoen seniorrak garaipena lortu zuen Majorin jokatutako partidan, non Donibaneri 37-16 irabazi zion, atsedenaldian markagailuak 21-6ko emaitza argia islatzen zuen. Ordiziarrek une oro menderatu zuten partida, ezustekoari zirrikiturik utzi gabe.
Garaipen honekin talde urdinak hirugarren postuari eusten dio, nahiz eta Ereintzarekin berdinduta egon. Taldeak itxura bikaina ematen jarraitzen du bigarren fase honetan, defentsan oso ondo, oso gol gutxi jasotzen eta erasoan gol asko sartzen
Txapelketaren bigarren fase honetako joko aldaketa oso garrantzitsua izan da, eta jokatutako bederatzi partidetan bakarra galdu du. Horrela, taularen goiko aldean finkatzea lortu du eta datorren astean berrestea espero dugu.
Larunbatean eta igandean, emakumezkoen jubenilak Kopako azken fasea jokatu zuten. Larunbatean talde urdinak, finalerdian, Irauli taldearen aurka jokatu zuen eta aise nagusitu zen, 30-16 izan zen azken emaitza, atsedenaldira jokalari ordiziarren aldeko 14-5eko emaitza sendoarekin iritsi zen.
Finalean talde urdinak Elgoibarren aurka jokatu zuen, lehen zati on batean talde ordiziarrak 5 goleko aldea lortu zuen. 8-13 adierazten zuen markagailua. Bigarren zatian Elgoibarko jokalarien defentsa-aldaketak markagailua berdinketa ekarri zuen eta partida 22nako berdinketarekin bukatzea eragin zuen.
Luzapenean taldeak sufritzen jakin zuen eta 25-28 inposatzea lortu zuen. Horrela, taldeak Kopa irabaziz amaitzen zuen denboraldia eta bere joko maila bikaina berretsiz, Kopako garaipenari Federazio Trofeoa gehitu behar zaio, aurretik irabazi zena.