ORDIZIA ESKUBALOIA

ALBISTEAK

2022-11-06 KRONIKA

Albistea - 2022-11-07

Ordizia  Siglo  XX  taldearen  garaipena  Majorin  Egiaren  aurka  jokatutako  partidan,  azken  emaitza  28-23koa  izan  zen.  Ordiziarrek  nahiko  partida  erosoa  izan  zuten,  10.  minutuan  3  goleko  aldea  baitzuten,  atsedenaldian  5ekoa,  12-7koa  zena.  Bigarren  denboraldiko  lehen  minutuetan  talde  ordiziarrak  markagailua  luzatu  zuen  8  goleko  aldea  lortu  arte,  19-11  40.  minutuan.  Hemen  Donostiako  jokalariak  esnatu  ziren  eta  10  minututan  desabantaila  4  golera  jaistea  lortu  zuten,  baina  ordiziarrek  ez  zuten  lo  hartu  eta  5  goleko  partida  irabazi  zuten.
Ordiziarren  lan  ona  defentsan,  partidako  lehen  40  minutuetan  11  gol  jaso  zituen,  baina  ez  zen  intentsitatea  mantendu  eta  20tan  12  gol  jaso  ziren.  Taldeak  lehen  minutu  horietan  eman  zuen  maila  partida  guztietan  eman  behar  duela  da,  kontrako  taldea  gelditzea  lortzen  badu  garaipena  lortzea  errazagoa  da.  Erasoan  ez  zen  gaizki  ibili,  baina  asmatzearen  ehunekoa  ez  zen  oso  ona  izan,  jaurtiketen  ia  erdiak  huts  egin  ziren,  eta  apur  bat  gehiago  asmatuz  gero,  partidak  lasaiago  joan  daitezke.
Garaipen  honekin  taldea  sailkapeneko  bigarren  postuan  kokatu  da  eta  5  garaipeneko  bolada  onari  eutsi  dio.  Ordiziarrak  joko  maila  ona  ematen  ari  dira,  espero  dezagun  hurrengo  jardunaldietan  mantentzea  eta,  horrela,  taularen  buruan  mantentzea  eta  igoera  faserako  sailkapena  lortzeko  itxaropenarekin.
Emakumezkoen  seniorrak  porrota  jaso  zuen  Majorin  Munttarperen  aurka  jokatutako  partidan,  33-38.  Ordiziarrek  ez  zuten  ondo  jokatu,  hasieratik  atoian  ibili  ziren  markagailuan,  atsedenaldira  5  goleko  desabantailarekin  iritsi  zirelarik,  17-22.  Partidaren  amaierara  arte  mantendu  zela.
Norgehiagoka  honetan  gol  gehiegi  sartu  ziren,  erasoko  lanak  defentsak  gainditu  zituen.  Ordiziaren  kasuan,  zentzu  negatiboan,  taldearen  defentsara  bueltatzea  azpimarratu  behar  dugu,  lezotarrek  gol  ugari  lortu  zituzten  erasora  heltzean  ordiziarren  defentsa  osatu  gabe  zegoelako.  Taldea  taularen  erdialdean  mantentzen  da,  baina  garaipen  gehiago  lortzeko  eta  gorago  egoteko  gaitasuna  du.
Jubenil  mailan  garaipen  bikoitza  lortu  zuen  talde  ordiziarrek,  emakumezkoen  taldeak  partida  zail  batean  Egiari  irabazi  zion,  Donostian,  23-25.  Garaipen  honekin  jokalari  ordiziarrak  bigarren  postuan  kokatu  dira  eta  Gipuzkoako  txapelketako  azken  faserako  sailkapena  ia  lortu  dute.  Poz  handia  eman  zigun  gizonezkoen  taldeak,  Arrasateri  argi  eta  garbi  gailendu  baitzitzaion,  23-32.  Fase  berri  honetako  bigarren  partida  honetan  ordiziarrek  euren  progresioa  eta  emandako  aurrerapausoa  berretsi  dute.
Kadete  mailan  bigarren  urteko  emakumezkoen  porrota  partida  txar  batean,  23-30  galdu  baitzuen  Bergararen  aurka,  Ligako  azken  fasera  pasea  zailduz.  Eniriok,  lehen  urteko  emakumezkoak,  erraz  hartu  zuen  mendean  Bidasoa,  37-7  izan  zen  azken  emaitza.  Gizonezkoen  kadete  taldeak  bere  bigarren  garaipena  lortu  zuen  Hondarribian,  non  32-34  nagusitu  zen  partida  orekatu  batean.
Infantil  mailan  ez  zen  zorterik  izan,  lehen  urteko  taldea  Legazpira  joaten  zen,  eta  han  Lasallerekin  jokatzen  zuen.14-10  galdu  zuen,  beti  aurpegia  eman  zuten  partidan.  Bigarren  urteko  taldea  Pulpo  bisita  jaso  zuen,  mailako  lider,  eta  aurreikusi  bezala  7-37  galdu  zuen