ORDIZIA ESKUBALOIA

ALBISTEAK

2022-11-13 KRONIKA

Albistea - 2022-11-14

Ordizia  siglo  XXk  irabazi  zuen  rdiziak  Ormaiztegiren  aurka,  32-25eko  emaitzarekin.  Ez  zen  partida  erraza  izan,  ezta  markagailua  ikusita  pentsa  daitekeen  bezain  erosoa  ere.  Bi  taldeek  boteretik  boterera  jokatu  zuten,  eta  talde  urdinak  definizioan  asmatzeak  markatu  zuen  partida.  Atsedenaldira  talde  urdinaren  aldeko  16-12ko  emaitzarekin  iritsi  zen,  azken  abantaila  7  golekoa  izan  zelarik.
Ordiziarren  erasoko  maila  ona,  32  gol  lortu  zituzten,  lana  ona  eginez.  Baina  gakoa  defentsako  lanean  egon  zen,  kontrarioari  25  gol  uzteak  garaipena  lortzeko  aukerak  areagotzea  eragiten  du.
Garaipen  honekin,  eta  beste  emaitza  batzuekin  batera,  ordiziarrak  sailkapeneko  lehen  postura  igo  dira,  bigarrenarekiko  puntu  bateko  aldearekin.  Baina  hori  anekdotikoa  da,  ez  da  lo  hartu  behar,  eta  orain  arte  bezala  borrokan  jarraitu  behar  da,  apirilean  dugun  posizioa  da  kontua,  ez  oraingoa.
Emakumezko  seniorraren  porrota  Errenterian,  non  22-20  galdu  zuen  Ereintzaren  aurka.  Atsedenaldira  13-10eko  markagailuarekin  iritsi  zen  talde  urdina.  Taldeak  ez  zion  aurpegia  galdu  partidari,  baina  ez  zuen  etxeko  taldea  menderatzea  lortu  eta  porrot  ohoretsu  batekin  konformatu  behar  izan  zuen.
Taldeak  defentsan  maila  ona  izaten  jarraitzen  du,  eta  horren  erakusgarri  da  aurkako  taldeak  22  gol  baino  gehiago  ez  egitea.  Baina  hau  ez  da  nahikoa  izaten  ari  garaipena  lortzeko,  ez  dugu  punteria  ona  lortzen  eta  oso  kopuru  eskasetan  geratzen  gara,  20  gol  lortuz  oso  zaila  da  garaipena  lortzea.
Jubenil  mailan  gizonezkoen  taldeak  berriro  irabazi  zuen,  oraingo  honetan  Elgoibarren,  16-26  emaitzarekin.  Atsedenaldian  gol  bategatik  galtzen  zuen,  11-10,  baina  bigarren  zatian  defentsa  bikainarekin  ordiziarrak  nagusitu  ziren,  20  minututan  3  gol  baino  ez  zituzten  jaso.  Emakumezkoen  taldeak  Gipuzkoako  Txapelketako  azken  fasean  parte  hartuko  zuela  baieztatu  zuen,  Lasalle  Legazpiarrari  21-20  gailenduta,  partida  orekatu  baten.
Kadete  mailan  azpimarratzekoa  da  bigarren  urteko  emakumezkoen  taldearen  garaipena  Usurbilen,  partida  orekatu  eta  oso  lehiatuan  29-31  nagusitu  baitzen.  Horrela,  Gipuzkoako  Txapelketako  azken  fasean  bere  presentzia  berresten  zuen.  Oiangu,  lehen  urteko  emakumezkoa,  18-10  gailendu  zitzaion  Leizarani.  Eniriok,  berriz,  lehen  urtekoa  ere,  24-14  galdu  zuen  Eibarren,  Mecalderen  aurka.  Gizonezkoen  taldeak  ezin  izan  zion  aurre  egin  Elgoibarri,  eta  26-46  galdu  zuen  Majorin.
Infantil  mailan  ordiziar  talde  bakarra  zegoen  lehian.  Oiangu,  bigarren  urteko  emakumezkoa,  Bergarara  joan  zen.  Lehen  zatian,  joko  ona  eginez,  Ordiziako  jokalariak  8-7koarekin  iritsi  ziren  atsedenaldira,  baina  bigarren  zatian  taldeak  behera  egin  zuen  eta  21-11  galdu  zuen.