ORDIZIA ESKUBALOIA

ALBISTEAK

2022-12-18 KRONIKA

Albistea - 2022-12-22

Ordiziak  Siglo  XX-k  irabazi egin zuen  Saiekoren  aurka,  29-26.  Partida  oso  parametro  berdinetatik  igaro  zen,  atsedenaldira  14nako  berdinketarekin  iritsiz.  Gauzak  aldatu  egin  ziren  bigarren  zatiko  lehen  minutuetan,  40.  minuturako  5  goleko  aldea  lortuz,  markagailuak  21-16koa  adierazten  zuen  etxeko  taldean  alde.  Baina  talde  bisitariak  erreakzionatu  egin  zuen  eta  2  golera  jarri  zen  50.  minutuan.  Azken  10  minutuak  gol  trukaketa  bat  izan  ziren  eta  norgehiagoka  etxeko  taldearen  3  goleko  abantailarekin  bukatu  zen.
Ordiziarren  garaipen  garrantzitsua,  talde  donostiarra  4  puntura  zegoen  baina  2  partida  gutxiagorekin,  horrela  ordiziarrek  lehen  postua  sendotu  dute  eta  bakarrik  jarraitzen  dute.  Ez  genuen  partida  bikaina  ikusi,  baina  bai  partida  borrokatua,  parekotasun  handikoa  eta  aurkarietako  inork  partida  galdu  nahi  ez  zuena.
UrdiƱen  taldearen  defentsako  prestazioak  hobetu  dira,  baina  oraindik  gol  asko  jasotzen  ditugu  eta  gol  gehien  jasotzen  ditugun  taldeetako  bat  gara,  27  gol  jaso  ditugu  batez  beste  eta  hiru  partidatan  bakarrik  jaso  dugu  gol  gutxiago.  Arazo  hau  erasoko  prestazio  onekin  konpontzen  dugu,  batez  beste  30  gol  sartzen  ditugu  partidako.  Defentsan  hobetzea  eta  erasoan  mailari  eustea  lortu  behar  dugu,  horrela  partidetan  gehiegi  ez  sufritzeko.
Emakumezkoen  seniorrak  amore  eman  behar  izan  zuen  Urnietaren  aurka,  18-24.  Gaizki  hasi  zuen  partida  talde  ordiziarrak,  eta  berehala  3  goleko  desabantailarekin  egin  zuen  topo,  atsedenaldirako  6  golekoa  zen,  8-14.  Bigarren  zatian  erreakzionatu  zuen  taldeak,  eta  50.  minutuan  4  goleko  desabantaila  izan  zuen,  gol  batera  jartzeko  aukera  izan  zuten  uneak  izanik.  Norgehiagokaren  amaieran  talde  bisitariak  erasoan  hobera  egin  eta  6  goleko  abantaila  lortu  zuen.
Ordiziarren  partida  ona  defentsan,  bigarren  zatiko  10  minututan  kontrako  taldeak  golik  ez  sartzea  lortu  baitzuten.  Arazoa  erasoko  lanean  aurkitzen  dugu,  prezipitazioek    jokoan  eta  antsietateak  ez  asmatzea  eta  partidak  alde  batera  uztea  eragiten  dute.
Jubenil  mailan  gizonezkoen  taldearen  garaipenarekin  egin  dugu  topo,  Arrasateri  irabazi  zion  25-8  emaitzarekin  Majorin.  Emakumezkoen  taldeak  ezin  izan  zuen  eta  Usurbilen  galdu  egin  zuen,  38-18  emaitzarekin.  Taldeak  erreakzionatu  egin  behar  du,  lehiaketaren  bigarren  fase  honetan  ematen  ari  diren  prestazioak  hobetzeko  kalitatea  du.
Kadete  mailan  gizonezkoen  taldeak,  gertu  egon  bazen  ere,  ezin  izan  zuen  Bergara  mendean  hartu,  Majorin  garaipena  lortu  baitzuen  27-29ko  markagailuarekin.  Bigarren  urteko  emakumezkoena  Majorin  desagertu  egin  zen  eta  partida  kaskar  batean  Ereintzak  mendean  hartu  zuen.  Ordizia  Eniriok,  lehen  urteko  emakumezkoak,  15-21  galdu  zuen  Leizaranen  aurka,  taldeak  bere  ibilbide  irregularran  jarraitzan  du,  lehenengo  itzulian  partida  hau  7  gol  abantailarekin  irabazi  zuen  Andoainen.  Poztasuna  Oiangu  emakumezkoen  lehen  urteko  taldearen  eskutik  etorri  zen,  Irunen  Bidasoari  argi  eta  garbi  gailentzen  zitzaiona,  15-39.

Lehen  urteko  taldeak  19-9  galdu  zuen  Arrasaten,  baina  ez  zuen  aukerarik  izan.  Bigarren  urteko  taldea  Majorin  erori  zen,  12-19  Leizaranen  aurka,  talde  urdinak  bere  prestazioak  hobetu  zituen  partidan.