ORDIZIA ESKUBALOIA

ALBISTEAK

2023-01-22 kronika

Albistea - 2023-01-25

Garaipen  berria  lortu  zuen  Ordizia  Siglo  XXk,  kasu  honetan  Bergaran  aurka.  Partida  arerion  kantxa  jolastu  zen  eta  ordiziarrak  29-30  gailendu  ziren.  Aurreikusten  zen  bezala  partida  ez  zen  erreza  izan.  Bergaran  aurkako  partidak  arrroroak  dira  gure  jokalarientzako,  eta  kasu  honetan  horrela  izan  zen.  Hala  ere,  gaizki  jokatuz  eta  jokan  gorabera  askorekin  partida  aurrera  atera  zen  eta  hori  zen  garrantzitsuena.
Hasiera  kaxkarra  ordiziako  jokalariena,  10.  minutuan  5-1  galtzen,  baina  atsedenaldirako  desabantaila  murriztu  eta  markagailua  12-13  zen.  Bigarren  zatian  partida  hildo  beretik  joan  zen,  bergarrek  agintzen  zuten  markagailuan,  baina  bukaeran  ordiziarrak  suspertu  ziren  eta  garaipena  lortu  zuten.
Emaitza  ona  Ordiziako  taldeantzako,  lehenengo  postuan  mantenzen  da  eta  bigarrena  2  puntutara.  Jokalari  ordiziarrek  sentsazio  onak  transmitzen  dute,  partida  txarra  egin  eta  hala  ere  garaipena  lortu.  Defentsako  lana  hobetu  behar  dugu,  oraindik  gol  gehiegi  jasotzen  ditugu,  eta  horrela  garaipenak  zailtzen  dira.  Eraso  lana  emankorra  izaten  ari  da,  eta  espero  dugu  horrela  jarraitzea,  arerioak  baino  gol  gehiago  lortzen  ditugu  eta  horrekin  garaipena.  Azpimarratzeko  jokalarien  mentalitatea,  nahiz  eta  partida  txar  bat  egin  borrokan  jarraitzen  dute  eta  garaipena  lortu.
Ordizia  Biok2.com-ek  galdu  zuen  bere  partida  Tolosa  aurka,  Majorin  jokatutakoa  29-30  markagailuarekin  bukatu  zen.  En  zuen  partida  txukuna  egin  etxeko  taldeak,  gorabera  asko  bere  jokoan  eta  beti  atzetik  markagailuan.  Atsedenaldian  12-13  tolosarren  alde,  beti  aurretik  joan  zen  kanpoko  taldea.  Azkeneko  minutuan  ordiziarrek  berdintzea  lortu  zuten,  baina  zorigaiztoko  azken  jokaldian  etorri  zen  kanpokoen  azkeneko  eta  erabakigor  gola.
Taldeak  bere  joko-maila  eutsi  behar  dio  partidan  osoan,  erregulartasun  handiagoa  izan  behar  du.  Partidetan  zehar  ikusten  duguna  pentsa  arazten  digula  taldeak  gehigago  eman  dezakeela.  Ez  dugu  burua  galdu  behar,  une  hobeak  etorriko  dira.  Joko  ona  iritsiko  da  eta  berarekin  garaipenak.  Gure  eraso  jokoa  hobetu  behar  dugu,  kanpotik  jaurto  eta  horrekin  defentsak  iriki.
Jubenil  mailan,  partida  ona  mutil  taldeak  jolastu  zuena.  Nahiz  galdu,  27-25,  denbora  osoan  garaipena  lortzeko  borrokan  egon  ziren  ordiziarrak.  Partidan  zehar  ikusi  genduenak  gure  jokalarien  progresioa  baieztatzen  du.  Nesken  taldeak  galdu  zuen  32-21  Andoainen,  Leizaranen  aurka.  Partida  honekin  liga  bukatu  da,  eta  gure  taldea  6.  Izan  da  20  talden  artean,  txapelketan  txukun  bat  eginez.
Kadete  mailan  mutilen  taldeak  irabazi  zuen  bere  partida,  42-39  gailendu  zion  Ereintzari,  partida  arraro  baten  non  defentsak  ez  ziren  agertu,  81  gol  egin  ziren  eta  160  eraso-ekintza  egin  ziren.  Ordizia  Enirio  taldeak,  1.  urteko  nesken  taldea,  errez  irabazi  zion  Munttarperi,  28-11  izen  zen  azkeneko  emaitza.  Bitartean,  Ordizia  Oiangu  taldeak,  1.  urteko  nesken  taldea,  ezin  zuen  Arrasateari  gailendu,  liderrak  14-10  irabazi  zuen.
Infantil  mailan,  nesken  talde  biak  galdu  zuten.  Ordizia  Oiangu  12-21  Aloña  Mendi  aurka,  atsedenaldian  7-10  markagailuan.  Ordizia  Enirio,  partida  orekatu  baten,  Tolosan  aurka  galdu  zuen  8-11.
Azkenik,  aipatzekoa  da  Eskubaloi  Eskolen  jardunaldiaren  arrakasta  handia,  Majoriren  instalazioetan  izan  zen  igande  goizean.  Saieko,  Sanlo  Elgoibar,  Bergara,  Aloña  Mendi  eta  Ordizia  Eskubaloia  taldeetako  160  jokalari  baino  gehiago  bildu  ziren.  8  partida  jokatu  ziren,  jokalarien  eta  publikoaren  artean  giro  bikainarekin.