ORDIZIA ESKUBALOIA

ALBISTEAK

2023-05-07 KRONIKA

Albistea - 2023-05-10

Ordizia  Siglo  XX-k  garaipena  lortu  zuen  Majorin,  Urdaibairen  aurka  jokatutako  partidan,  eta  38-23  irabazi  zion.  Joan  den  asteburukn  historia  aldatu  egin  zen,  eta  partida  eroso  baten  ondoren,  talde  urdinak  garaipenarekin  bat  egin  eta  azken  bi  partidetan  erakutsitako  joko-maila  berretsi  zuen
Beste  batzuetan  ez  bezala  ordiziarrak  gogotsu  sartu  ziren  partiduan  eta  lehen  denbora  osoan  zehar  jokoaren  mailari  eutsi  zion.  Tarte  horretan  bi  taldeen  arteko  aldea  nabaritu  zen,  pixkanaka  ordiziarrak  aise  nagusitu  ziren,  15.  minutuan  emaitza  10-5  zen  etxeko  taldearen  alde,  eta  atsedenaldian  20-12.  Ez  zen  asko  aldatu  panorama  bigarren  zatian,  tartea  handituz  joan  zen,  45.  minutuan  27-17  eta  azken  laurdenean  38-23.
Partida  ona  Majorin  jokatutakoa,  talde  honek  igoera  lortzeko  gai  dela  argi  utzi  zuen.  Emaitza  honekin  igoera  lortzeko  lauko  finalean  parte  hartzea  bermatzen  da.  Era  berean,  hain  ohikoak  ez  direnak  zoriondu  behar  ditugu,  minutu  asko  izan  zuten  eta  taldearen  erritmoari  eutsi  baizioten  garaipen  handia  lortzeko.+
Emakumezkoen  seniorrak  22-14  irabazi  zion  Egiari  Majorin,  atsedenaldian  jokalari  ordiziarren  aldeko  13-4ko  emaitzarekin.  Partida  interesgarria  ikusi  ahal  izan  genuena.  Defentsako  lanak  erasokorra  gainditu  zuen  eta  partidaren  amaieran  oso  ohikoa  ez  zen  markagailura  joan  ginen.
Ordiziarrek  berriro  erakutsi  zuten  eskubaloia  dutela  edozeini  irabazteko,  eta  kasu  honetan  garaipen  sendo  batekin  erakutsi  zuten.  Erasoan  gure  prestazioak  hobetu  behar  ditugu,  defentsakoak  oso  altuak  direla  argi  geratu  da.
Jubeniletan,  emakumezkoen  taldea  Tolosan  nagusitu  zen  argi  eta  garbi,  hiri  papergileko  talde  titularrari  aurre  eginez.  Partida  17-26ko  emaitzarekin  irabazi  zuen,  hasiera  parekatua  eman  ondoren  ordiziarrek  bigarren  zatian  alde  argia  ireki  zuten  markagailuan.  Gizonezkoen  taldeak  ondo  hasi  zuen  Kopako  txapelketa,  jardunaldiko  ezustekoa  emateko  zorian  egon  zen,  gauzak  oso  zail  jarri  zizkion  Aloña  Mendiri,  multzoko  talderik  indartsuenari,  eta  azkenean  gol  batetik  galdu  zuen,  24-25,  Partidan  beti  garaipena  lortzeko  borrokan  egon  zen.
Infantil  mailan,  bigarren  urteko  taldeak  22-19  galdu  zuen  Leizaranen  aurka  Andoainen.  Talde  urdiña  beti  egon  zen  partida  irabazteko  lehian,  baina  azken  minutuetan  partida  joan  zitzaion.  Azpimarratzekoa  da  egindako  partida,    aurkariek  aurreko  partidan  15  goleko  aldearekin  irabazi  ziguten.  Lehen  urteko  taldeak  21-22  irabazi  zion  Errenterian  Ereintzari,  eta  partida  oso  parekatua  izan  zen,  denbora  bukatuta  penalti  bat  jaurtita  erabaki  zena.  Emaitza  honekin  ordiziarrek  multzoko  lehen  postua  berretsi  dute.