ORDIZIA ESKUBALOIA

ALBISTEAK

2023-10-08 KRONIKA

Albistea - 2023-10-11

Ordizia  Siglo  XX  Plater  Prestatuak-en  garaipen  berria,  oraingoan  Zarautzen,  non  27-31  gailendu  zitzaion  kostaldeko  taldeari.  Ordiziarren  lehen  zatia  oso  ona  izan  zen,  9  goleko  errentarekin  iritsi  baitziren  atsedenaldira,  9-18  markagailuarekin.  Bigarren  zatian  partidaren  dinamika  aldatu  egin  zen  eta  kostaldeko  taldeak  gurea  estutu  zuen,  baina  talde  urdiñak  lasai  jarraitu  eta  garaipena  Ordiziara  ekartzea  lortu  zuen.
Lehen  zatiko  defentsako  lan  onarekin,  baita  erasokoarekin  ere,  jarraitu  beharko  du  taldeak  hasierako  bolada  ona  ez  apurtzeko.  Bigarren  zatian  erakutsitako  jarrera,  abantaila  jaitsi  eta  aurkarien  probokazioen  aurrean,  gida  ona  izango  da  datozen  partiduetarako.  Egoera  desberdinen  ondorioz  partiduak  zailtzea  ohikoa  izango  da  partidu  guztietan  eta  hauen  aurrean  taldearen  jarrerak  markatuko  dituzte  emaitzak.
Emakumezkoen  seniorraren  porrota,  22-15,  Tolosaren  aurka,  Anoetako  kiroldegian  jokatutako  partidan.  Ordiziarren  partidu  hasiera  ona,  markagailu  estu  batekin  zerbait  positiboa  lor  zezaketela  ematen  baitzuen.  Baina  lehen  zatiaren  amaierak  eta  bigarrenaren  lehen  laurdenak  neurketa  erabaki  zuten,  3  penalti  huts  egin  eta  9  baloi  galdu  ziren  aurkarien  defentsa  ekintzarik  berezirik  gabe.
Hurrengo  neurketei  begira,  gertatutakoa  ahaztu  eta  iragan  astean  gertatutakoa  hartu  behar  dugu  erreferentziatzat.  Bertan,  defentsan  ondo  lan  egin  zen,  partida  honetan  bezala,  eta  erasoan  asmatu  egin  zen.  Anoetan  ikusitakoak  baino  10  gol  gehiago  lortu  ziren,  non  erasoko  ekintzetan  sentsazio  eskasa  eman  zen.
Gizonezkoen  senior  mailako  bigarren  taldeak  31-27  galdu  zuen  Bera  Beraren  aurka.  Partidan  zehar  talde  urdinak  5  goleko  abantailak  ere  izan  zituen,  atsedenaldira  2  goleko  abantailarekin  iritsi  ziren,  14-16.  Baina  partida  luzea  egin  zen,  ezin  izan  zen  atseden  hartu  eta  azkenean  ezin  izan  zitzaion  partidari  eutsi.  Taldeak  lehiakorra  izaten  jarraitzen  du  eta  bere  jokalari  gazteak  senior  mailara  egokitzea  lortzen  ari  da,  emaitzaren  presioa  desagertu  egin  da  eta  jokalariek  lasaiago  eta  modu  eraginkorragoan  jokatzen  dute.
Jubenil  mailan  berriro  galdu  zuten  gure  bi  ordezkariek,  emakumezkoen  taldea  partida  txar  batean  modu  errez  batean    galdu  zuen  Bergaran,  inolako  aukerarik  izan  ez  zuen  partida  batean,  35-16  galdu  baitzuen.  Mutilen  taldea  8  jokalarirekin  joan  zen  Hernanira,  4  kideren  bajagatik,  eta  hori  partidan  zehar  nabaritu  zen.  Taldeak  lehen  20  minutuetan  ondo  jokatu  zuen  eta  emaitza  estuari  eutsi  ere  bai,  markagailuan  aginduz  momenturen  batean.  Baina  lehenengo  zatiko  azken  10  minututan  etxeko  taldeak  6  goleko  aldea  lortu  zuen,  atsedenaldian  20-14.  Norgehiagokaren  amaieran  33-26.
Kadete  mailan  gauzak  ez  zitzaizkigun  ondo  joan,  gizonezkoen  taldeak  Hernaniren  bisita  jaso  zuen.  Partida  talde  bisitariak  irabazi  zuen  19-26ko  markagailuarekin,  atsedenaldian  9-15.  Talde  urdina  ez  zen  ondo  ibili  erasoan  eta  hori  markagailuan  nabaritu  zen.  Bigarren  urteko  emakumezkoen  taldeak  Saiekoren  bisita  jaso  zuen,  19-25  bukaeran,  8-16  atsedenaldian.  Joko  txarreko  lehen  zati  batek  ordiziarrak  kondenatu  zituen.  Lehen  urteko  taldeak  Leizaranen  aurka  jokatu  zuen  Majorin,  14-19  izan  zen  azken  markagailua,  lehen  zatiaren  amaieran  txarrak  eta  bigarrenaren  hasiera  kaskarragoak  partida  irabazi  ezinik  geratzea  eragin  zuen.
Lehen  urteko  haur  mailako  emakumezkoen  taldeek  debuta  egin  zuten,  Ordizia  Eskubaloia  Urolari  gailendu  zitzaion  argi  eta  garbi,  24-5  izan  zen  azken  emaitza.  Ordizia  Oianguk  Egia  indartsu  batekin  egin  zuen  topo  eta  galdu  egin  zuen  partida,  25-9  markagailuan.