ORDIZIA ESKUBALOIA

ALBISTEAK

2023-10-14 KRONIKA

Albistea - 2023-10-20

Ordizia SIGLO XX taldeak 27-23 irabazi zion Urolari, Majorin kiroldegian. Lehia handiko partida izan zen , biek izan dituzte irabazteko aukerak, baina etxekoak markagailuan aurretik egon dira bukaera arte.
Lehenengo zatia oso parekatua izan zen, batez ere markagailuan, bi taldeek gol bateko abantailak izan dituzte. Atsedenera, bi gora, Ordizia aurretik iritsi da, 13-11.
Bigarren zatiko hasieran abantaila handitzea lortu zuten ordiziarrek. 19-14 jarri ziren aurretik 40. Minutuan. Zumarragakoek markagailuko errenta puntu bakar batera, 23-22, jartzea lortu zuten partida amaitzeko zazpi minuturen faltan zeudela. Baina etxekoek erreakzionatu egin zuten eta erasoan indartsu, beste lau tanto sartzea lortu dituzte hiru minutuan. Eta bukaeran,60. minutuan, 27-23 ordiziarren alde.
Azpimarratzekoa da defentsa lana, lehen puntako talde baten aurka 23 gol jasotzea oso garrantzitsua da. Lasaitasuna ematen dizu eta gol errazagoak, kontraeraso bitartez, lortzea. Erason ondo dabil taldea, gol kopuru onak lortzen. Bainan, aurten beste gauza bat izan behar dugu kontutan, ordezko gehiago daude ete partidaren erritmoa mantentzeko garaian nabaritzen da.
Bigarren mailako senior gizonezkoen taldeak berdindu zuen bere partidan, Majorin, Bergararen aurka jokatutakoa, 29-29 izan zen azken emaitza. Orain arte bezala talde urdiña partida osoan zehar lehiatzen da eta oraingoan saria lortu du. Lehen denbora oso parekatua izan zen eta bi taldeetako batek ere ez zuen aurrea hartzea lortu, 11 goleko berdinketarekin iritsi atsedenaldia.
Bigarren zatiaren hasieran talde mahoneroak hartu zuen neurketaren agintea eta 45. minutuan markagailuak 19-21ekoa adierazten zuen. Une honetan talde udiñak erreakzionatu egin zuen eta 55. minutura 27-24ko emaitzarekin iristea lortu zuen, bazirudien partida etxean geldituko zela, baina partidako azken jokaldian talde bisitariak lehia berdintzea lortu zuen. Defentsa lana funtsezkoa izan zen, non disuasio ekintzek kanpoko taldea blokeatzea lortu zuten.
Jubenil mailan emakumezkoen taldeak galdu egin zuen bere bi partidetan, mailako bi talde indartsuenen aurka. Ostiralean Eibarren, talde armaginaren aurka, 29-10; eta larunbatean Ordizian Ereintzaren aurka, 14-24. Gizonezkoen taldea, asteazkenean, ezustekoa ematetik gertu egon zen Majorin, bigarren sailkatuaren aurka eta 24-26 galdu zuen, minutu gehienetan nagusi izan zen partidan.
Gizonezkoen kadete mailako taldea Hondarribira joan zen zerbait positiboa lortzeko itxaropenarekin, eta hala izan zen. Bere lehen zatian partida oso parekatua izan zen eta atsedenaldira etxekoen abantaila txikiarekin iritsi zen, 16-15. Bigarren zatian talde urdiñak hobera egin zuen eta 6 goleko abantaila izatera iritsi zen, azkenean 33-36.