ORDIZIA ESKUBALOIA

ALBISTEAK

2024-01-21 Kronika

Albistea - 2024-01-23

Ordizia  Siglo  XX-k,    2024an  Majorin  egin  zuen  bere  lehen  agerpenean,  garaipena  lortu  zuen.  Partida  erosoa  izan  zen  hasieratik  eta  36-24ko  markagailuak  argi  uzten  du  talde  ordiziarraren  eta  Zarautzen  arteko  aldea.  Partida  hasieratik  ikusi  zen  ez  zuela  historia  handirik  izango,  15.  minutuan  4  goleko  aldea  zegoen  eta  atsedenaldian  lau  golekoa,  16-12.
Bigarren  zatian  talde  urdinak  martxa  bizkortu  zuen  eta  15.  minutuan  abantaila  10  golekoa  zen,  28-18.  Eta  amaieran  abantaila  12  golekoa  izan  zen.  Taldearen  lan  ona  erasoko  alderdian,  36  gol  marka  ona  da.  Defentsako  lanean  ondo  ibili  zen  taldea  eta  gol  gutxi  jaso  ziren.  Partida  erosoa  izan  zen,  hain  ohikoak  ez  zirenei  minutuak  emateko  balio  izan  zuena  eta  txapelketan  su  eta  gar  joan  zitezen.
Garaipen  honekin  jokalari  ordiziarrek  hirugarren  postua  berreskuratu  dute,  bigarrenarekin  berdinduta.  Igoera  ligarako  tokia  lortzeko  lehia  oso  parekatua  izango  da,  eta  badirudi  sei  izango  direla  jokoan  dauden  hiru  postuetako  bat  lortzeko  taldeak.  Taldea  urdiña  lerro  onean  dago  eta  espero  dezagun  plaza  lortuko  duenetako  bat  izatea.
Jubenil  mailan  gizonezkoen  taldeak  Lasalle  Legazpiren  bisita  jasotzen  zuen,  garaipena  zaila  zen  eta  horrela  suertatu  zen,  bigarren  sailkatuaren  aurka  jokatzen  zuen  eta  azken  27-34ak  bi  taldeen  arteko  aldea  islatzen  du.  Emakumezkoen  taldeak,  partida  ona  jokatu  gabe,  14-22  irabazi  zion  Arrasateri.  Emaitza  honekin  talde  urdiñak  zortzigarren  postua  berretsi  du  Gipuzkoako  Txapelketan.
Kadete  mailan  lehenengo  urteko  emakumezkoen  taldeak  bakarrik  jokatzen  zuen,  Leizaranen  bisita  jasotzen  zuen.  Neurketa  oso  orekatua  izan  zen  eta  azkenean  bisitariak  nagusitu  ziren,  20-21.  Partidako  azken  jokaldia  nabarmendu  behar  dugu,  falta  jaurtiketa,  denbora  agortuta,  zutoinaren  alboan  jo  eta  kanporantz  aldaratzen  da  berdinketaren  gola  izan  zitekeenean.
Infantil  mailan,  Ordizia  Enirio  Errenteriara  joan  zen,  eta  bertan  Beraungo  pilotalekuan  jokatu  zen  partida  zero  gradutik  beherako  tenperaturarekin.  Taldeak  partida  ona  jokatu  zuen,  baina  ez  zuen  saririk  izan.  Azken  markagailuak  talde  errenteriarraren  aldeko  20-16koa  adierazten  zuen.
Ordizia  Eskubaloiak,  infantil  mailako  lehen  urteko  taldea,  Tolosaren  bisita  jaso  zuen  eta  partida  oso  parekatua  aurreikusten  zena  horrela  izan  zen  eta  azkenean  puntu  banaketarekin  bukatu  zen,  15nako  berdinketa  izan  zen  azken  emaitza.  Ordizia  Oiangu,  lehen  urtekoa  hau  ere,  ezer  gutxi  egin  ahal  izan  zuen  Usurbilen  eta  34-6koak  argi  uzten  du  bi  taldeen  arteko  aldea.