Ordizia Siglo XX taldearen porrota Majorin, Lasalle Legazpiren aurka jokatutako partidan, azken markagailuak 23-29koa adierazten zuen talde bisitariaren alde. Partida ona izan zen ordiziarren kantxan ikusi ahal izan genuena, azken unera arte garaipena lortzeko borrokatu zuten bi talde onen artean. Garaipen justua lortu du talde legazpiarrak, beti izan baitu agintea markagailuan eta iniziatiba jokoan.
Partidaren hasieratik talde legazpiarra aurreratu izan zen, 15. minutuan 6-7 zen eta atsedenaldian 11-13. Bigarren zatiaren hasieran erasokor aritu zen talde bisitaria eta 40. minutuan 6 goleko aldeaz irabazten zuen. Horrela mantendu zen markagailua zati honetan, 55.ean ordiziarrek erreakzionatzen zutela zirudien 4 golera jarriz, baina azkenean 6koa izan ziren aldea partidu bukaeran.
Ezin dugu esan talde urdinak gaizki jokatu zuenik, defentsan eta erasoan ondo ibili zen. Defentsan momentu batzuetan intentsitatean beherakada nabaritu zen, baina ondo lan egin zen eta kontrarioa gelditzea lortu zen, partidako 31 gol baino gehiago lortzen duen taldea da legazpiarra. Erasoan ondo lan egin zuten, baina aurkariaren atezain handi batekin topo egin zuten, asko gelditu zen eta ordiziarren konbinazio lan ona pikutara bidali zuen.
Galdu arren taldea hirugarren postuan mantentzen da, bigarren sailkatuarengandik bi puntura, baina hirugarrenarekiko bi puntuko tartea mantenduz. Taldea kanpaina ona egiten ari da, eta gure ustez egon behar zituen postuetan dago, gainera igoerako ligaxkarako hiru postuetako bat lortzeko borrokan jarraitzen du.
Emakumezko seniorrak 19-23 galdu zuen Majorin, Saiekoren aurka. Lehen zatia oso kaxkarra egin zuen talde urdiñak, atsedenaldira 7-14ko markagailuarekin iritsi baitzen. Bigarren zatian taldeak hobera egin zuen eta partida 20na berdintzeko baloia izatera iritsi nintzen, baina ez zen lortu eta donostiarrak izan ziren abantaila handitzea lortu zutenak.
Taldeak ez du jokoan lerro erregular bat mantentzea lortzen, une onak eta partida erabakitzen duten zorigaiztoko minutuak tartekatzen ditu. Une batzuetan taldeari freskotasun falta sumatzen zaio eta ezin da jokoa nahi bezala harilkatu. Bata bestearen kontra gehiegi erabiltzen da eta taldeak lasai egoten dira gure zain. Kanpoko jaurtiketarekin jokatzen denean aurkarien defentsak ireki egiten dira eta egingarriagoa egiten zaigu golak lortzea, igandeko partidako bigarren zatiko une batzuetan antzeman ahal izan zen bezala.
Egun txarra zen eta gizonezkoen senior mailako bigarren taldea ez zen Egiaren aurkaria izan. Hasiera-hasieratik argi ikusi zen eta atsedenaldirako Donostiako taldeak 7 goleko aldea zuen, bigarren zatian jokoan ez zen hobetu eta desabantailak gora egiten jarraitu zuen, azken 19-29ra iritsiz.
Joan den igandean Majorin ikusi genuena baino gehiago egin dezake taldeak, ezin izan zen partida ona egin eta porrota uste baino gogorragoa izan zen. Taldeko jokalariek progresioa erakusten jarraitzen dute, baina egun batzuetan saiatu arren ez da ezer egitea lortzen, eta hori taldearen erasoko lanean ikusi zen, saiatu bai, baina ezin izan zen.
Jubenil mailan gizonezkoen taldea Hondarribitik itzuli zen garaipen batekin, 19-28. Atsedenaldira talde urdinaren aldeko 10-12ko emaitzarekin iritsi ziren. Emakumezkoen taldeak ez zuen liga txapelketarik, baina lagunarteko partida batean 27-29 gailendu zitzaion Elgoibarri.
Kadete mailan gizonezkoen taldeak bere garaipen boladarekin jarraitzen du, oraingoan 40-34 irabazi zion Hondarribiari. Bigarren urteko emakumezkoa Zarauztik garaipen batekin itzultzen zen bitartean, 30-33 izan zen azken markagailua eta oraindik ez du Diputazio Trofeoko porrota ezagutu. Bien bitartean, lehen urteko emakumezko taldeak Hernaniren aurka galdu zuten, 20-33.
Infantil mailan Ordizia Eniriok, bigarren urtekoa, 24-12 galdu zuen Bera Beraren aurka. Ordizia Oianguk 16-11 galdu zuen Tolosan, baina bere joko maila aurrera egiten jarraitzen du. Ordizia Eskubaloia 16-17 galtzen ari zen bitartean Egian aurka, ordiziarren azken jaurtiketa partida amaierako sirena jo ondoren sartu zen eta ez zuen balio, eta berdinketaren gola ezerezean geratu zen.