Emakumeen senior talde urdinak garaipen erosoa lortu zuen Legazpin jokatu zuen partiduan, 20-29 izan zen azken emaitza. Partidak ez zuen zailtasun handirik izan jokalari ordiziarrentzat, lehen zatian zehar taldearen defentsako lan onak atsedenaldira 6 goleko abantailarekin iristea eragin zuen, 8-14 zen lehen zatia amaitutako emaitza.
Bigarren denborak bide beretik jarraitu zuen, nahiz eta Iñigok eta Unaik zuzendutako jokalariek defentsan zerbait lasaitu. Partida amaieran 9 goleko abantailarekin iritsi zen, 20-29 markagailuak adierazten zuen bezala. Garaipen honekin, taldeak txapelketako bigarren fase bikaina itxi du, non 8 garaipen, berdinketa 1 eta porrot 1 lortu dituen. Garaipen honekin eta Ereintzaren berdinketarekin, taldea bere multzoko hirugarren postuan kokatu da, bakarrik.
Lehiaketaren amaieran lortutako sailkapena oso garrantzitsua izan daiteke hurrengo denboraldiari begira. Denboraldi honetan talde asko egon direnez, aurreikusten da hurrengo denboraldian bi kategoria egongo direla, lehenengo eta bigarren Terrritoriala Lortutako sailkapenak 2024-2025 denboraldian Ordiziako emakumezko seniorrak Lehen Territorialean lehiatzea ekar dezake.