ORDIZIA ESKUBALOIA

ALBISTEAK

2025-04-13 Kronika

Albistea - 2025-04-15

Ordizia  Siglo  XX-ren  porrota  Euskal  Ligarako  igoera  fasera  sailkatzeko  play  offetako  lehen  partidan.  Ordiziarrek  30-26  galdu  zuten  Eibarren  aurka,  Pasai  Donibaneko  kiroldegian  jokatutako  partidan.  Emaitza  honekin  jokalari  ordiziarrek  ez  dute  denboraldi  honetan  igoera  fasea  jokatuko  eta  Kopa  izango  dute  hurrengo  helburu.
Taldea  ondo  hasi  zen  partian,  25.  minutura  12-11ko  aldeko  markagailuarekin  iritsiz.  Azken  5  minutuetan  lan  guztia  hankaz  gora  jarri  zen  eta  atsedenaldira  2  goleko  desabantailarekin  iritsi  zen,  13-15.  Bigarren  denbora  jokalari  urdinaren  nahi  eta  ezina  izan  zen,  azkenean  amore  eman  behar  izan  baitzuten  eta  ez  garaipena  lortu.
Taldeak  ilusio  handiarekin  ekin  zion  partidari,  baina  jokalarietako  askoren  egoera  fisikoak  partida  baldintzatu  zuen.  Eta,  gainera,  oso  bloke  trinko  bati  egin  behar  zioten  aurre,  non  12  jokalari  antzeko  mailakoak  ziren  eta  etengabeko  joko-erritmoari  eusten  dioten.  Orain,  ukitutako  jokalariak  berreskuratzea  eta  kopari  ilusiorik  handienarekin  aurre  egitea  pentsatu  behar  da.
Igandean  hirugarren  eta  laugarren  posturako  partida  jokatu  zen,  talde  ordiziarra  Urnietaren  aurka.  Igoera  faserako  sailkapenari  begira  ezer  suposatzen  ez  zuen  partida.  Taldeak  26-23  galdu  zuen,  atsedenaldira  12nako  berdinketarekin  iritsi  ziren.  Partida  honekin  eman  zitzaion  amaiera  Gipuzkoako  Txapelketari.
Jubenil  mailan  gizonezkoen  taldeak  Saiekoren  bisita  jaso  zuen,  kanpoko  taldea  12-17  irabazten  ari  zen  lehen  denbora  kaskarraren  ondoren.  Jokalari  urdinek  erreakzionatu  egin  zuten  eta  partida  26  golekin  berdintzea  lortu  zuten.  Bigarren  urteko  emakumezkoena  ere,  Saiekoren  aurka,  argi  eta  garbi  erori  zen  Donostian,  41-29ko  emaitzarekin.  Bitartean,  lehen  urteko  emakumezkoen  taldea  Bidasoari  gailentzen  zitzaion  argi  eta  garbi,  29-18  amaieran,  atsedenaldian  eta  15-9.
Emakumezko  kadeteak  garaipena  lortu  zuen  Urnietara  egin  zuen  joan-etorrian,  eta  22-27  nagusitu  zen.  Haur  mailan  gizonezkoen  taldeak  ezer  gutxi  egin  ahal  izan  zuen  Legazpiko  Lasalle  nagusi  baten  aurka,  Majorin  32-39  irabazi  ondoren.  Lehen  urteko  emakumezkoak,  berriz,  43-29  galdu  zuen  Errenterian  Ereintzaren  aurka,  talde  urdinaaren  lehen  denbora  eskasak  markatutako  partidan,  atsedenaldian  22-9  galtzen  ari  baitzen.