ORDIZIA ESKUBALOIA

ALBISTEAK

2025-05-04 KRONIKA

Albistea - 2025-05-06

Partida  oso  parekatua  izan  zen  eta  partidaren  azken  laurdenean  lortu  ahal  izan  zuen  talde  urdinak  markagailuan abantaila  txiki  bat,  3  goleko aldea  50.  minutuan, partida  amaitu  arte  mantentzen  jakin  zuena.  Bigarren zatian  defentsaren  jarrera eta  lana  izan  zen  gakoa, eta  horrek  gol  errazagoak  lortzea ekarri  zuen,  batez  ere  kontraerasokoak.

Emakumezko  seniorra Tolosara  joan  zen  bere  kopako ibilbidea  hasteko.  Tolosako taldearen  garaipena,  25-20  azken  markagailua izan  zen,  atsedenaldian 12-9koa  baitzen  etxekoentzat. Oraindik  ere  kosta  egiten  zaio  taldeari  golak  sartzea,  eta  horrek,  azkenean, emaitza  positiboak  lortzea zigortzen  eta  zailtzen du.

Gazteen  mailan, bigarren  urteko  emakumezkoena Bergarara  joan  zen,  eta  bertan mahonero  titularrari  eta  mailako  talderik indartsuenetako  bati  aurre  egin  zion.  Talde  urdina ez  zen  ondo  hasi,  11-5  atsedenaldian,  baina  bigarren  zatian ondo  lan  egin  zuen  baina  ezin  izan  zuen  desabantaila murriztu,  27-18  azkenean.

Lehen  urteko emakumezko  gazteak  Hernanin jokatu  zuen  bere  partida,  non  partida  parekatu batean  ez  zuen  ezer  positiborik lortu,  partidaren  amaieran 26-25  aurkakoarekin  aurkitu ginen.  Taldea  oso  ondo  ari  da  lanean, eta  zorte  pixka  bat  baino  ez  zaio  falta  emaitza positiboak  lortzeko.

Kadete  mailako emakumezkoen  taldea  da  liga  amaitu ez  duen  talde  bakarra  eta  oraingoan  Tolosaren aurka  jokatuko  zuen.  Azken  emaitzak tolosarren  aldeko  26-22  adierazten  du,  atsedenaldian  markagailuak 13nako  berdinketa  adierazten zuen.  Taldeak  ondo  lehiatzen  jarraitzen du  eta  bere  partida  guztietan zerbait  positiboa  lortzeko borrokan  ari  da.

Haur  mailan gizonezkoen  taldeak  koparako hautagaitza  aurkeztu  zuen,  Arrasateren  aurka  lortutako  garaipen sendoa  izan  zen  horren  erakusle. Norgehiagoka  erosoa  izan  zen  eta  47-23ko  emaitzarekin irabazi  zuen,  bi  taldeen  arteko aldea  argi  utziz. A  Ligako  nesken infantil  taldeak  argi  eta  garbi  erakutsi  zuen  aurrera  egin  zuela,  26-34  galdu  zuen  Orioren  aurka, baina  bigarren  zatian 3  goleko  desabantaila izan  zuen.  Aipatu behar  da  talde  honen  aurka  liga  txapelketan 25  goleko  aldearekin galdu  zela,  igandeko partida  erabat  ezberdina izanik  eta  jokalari ordiziarrek  euren  potentziala argi  utzi  zutelarik.