ORDIZIA ESKUBALOIA

ALBISTEAK

2025-05-18 KRONIKA

Albistea - 2025-05-21

Joan  den  asteburuan  gure  taldeetako  batzuek  amaitutzat  eman  zuten  lehiaketa  ofiziala.  Horietako  bat  Orioren  aurka  jokatu  zuen  emakumezko  seniorra  izan  zen,  ligako  egungo  txapelduna  eta  datorren  denboraldian  Euskal  Ligan  jokatuko  duen  taldearen  aurka.  Talde  urdinaren  aukera  guztiak,  hurrengo  kanporaketara  kopa  pasatzeko,  partida  hau  irabaztea  ziren,  eta  hori  oso  zaila  zen.
Talde  ordiziarrak  baja  askokin  ekin  zion  partidari,  garaipena  lortzea  zailago  egiten  zuten  bajekin.  Lehen  zatian  taldea  garaipenaren  lehian  zegoela  zirudien,  baina  azkenean  6  goleko  desabantailarekin  iritsi  zen  atsedenaldira.  Bigarren  zatian  talde  bisitariaren  ahalmena  izan  zen  nagusi,  markagailuko  aldea  handituz  eta  azkenean  16-30eko  emaitzarekin  partidua  irabazi.
Gazteen  mailan  gizonezkoen  taldea  Zumarragara  joan  zen,  non  Urolarekin  multzoko  lehen  postua  zuten  jokoan.  Partida  parekatua  izan  zen,  atsedenaldian  etxekoen  aldeko  16-14ko  emaitzarekin,  eta  partida  amaieran  34-26ko  markagailura  iritsi  zen.  Hala  eta  guztiz  ere,  talde  urdinak  kopako  finalerdiak  jokatuko  ditu.
Emakumezkoen  bi  talde  gazteak  Kopako  txapelketatik  at  geratu  ziren,  bigarren  urtekoak  Aloña  Mendiren  aurka  galdu  zuten  (34-28)  eta  ez  zuten  sailkapena  lortu.  Lehen  urteko  taldea  Arrasateri  23-16  irabazi  arren,  average  orokorragatik,  lehiaketatik  kanpo  geratu  zen.
Emakumezkoen  kadete  mailako  taldea  21-29  nagusitu  zen  Arrasaten,  hiribilduaren  talde  titularrari  aurre  eginez.  Emaitza  honekin  talde  urdinak  lehiaketan  jarraitzen  du  eta  zerbait  positiboa  lortzeko  aukerekin.
Haur  mailan  gizonezkoen  taldeak  Bergararen  bisita  jaso  zuen  eta  31-26  nagusitu  zen.  Garaipen  honekin  taldeak  multzoko  lehen  postua  ziurtatzen  du,  eta  argi  eta  garbi  kokatzen  da  kopa  txapelketa  irabazten  saiatzeko.  Emakumezkoen  A  Ligako  taldeak  31-27  galdu  zuen  Errenterian,  Ereintzaren  aurka  eta  amaitutzat  eman  du  txapelketa.  B  Ligako  emakumezkoak  Aloña  Mendi  gainditu  zuen  Oñatin,  19-30  eta  Kopako  finalerdiak  jokatzeko  sailkatu  zen.