Denboraldi amaiera Ordiziako eskubaloi taldeentzat, Kopako bi final jokatuta. lehen talde urdinak Elgoibarren galdu zuen Elgoibarko Alcortaren aurka, eta gizonezkoen haur mailako taldeak Leizaran andoindarra gainditu zuen Orion jokatutako finalean.
Partida ez zen ondo hasi eta atsedenaldira Leizaranen aldeko 10-16ko emaitzarekin iritsi zen. Atsedenaldiaren ostean erreakzionatu zuen taldeak eta defentsa on batekin markagailuari buelta eman zion partida amaierara 25nako berdinketarekin iristeko. Luzapenean bi taldeetako batek ere ez zuen partida haustea lortu, eta azkenean talde ordiziarrak lortu zuen garaipena 29-28ko emaitzarekin.
Amaiera ona izan zuen haur taldearen denboraldi bikain baterako. Denboraldia jokalari kopuru oso justuarekin hasi zen, baina, hala eta guztiz ere, taldeak irabazi eta sentsazio onak transmititu zituen. Kanpainaren amaieran taldeak jokalariak batu ditu eta partidetara kide guztiei atsedena emateko adina jokalarirekin joatea lortu du. Orain, lortutakoaz gozatzeko eta udan atseden hartzeko ordua da.
Ordizia Siglo XX.k Elgoibar, Euskal Ligan punta-puntako taldea, kinka larrian jarri zuen. Lehen zatian taldeak ez zuen partida apurtzen utzi eta atsedenaldira gol bateko desabantailarekin iritsi zen, 12-13. Bigarren zatiaren lehen herenean partiduak bide beretik jarraitu zuen, 40. minutuan markagailuak aurkako 17-19 adierazten du. Hortik aurrera logika nagusitu zen eta talde elgoibartarrak partida apurtu eta amaierara 8 goleko abantailarekin iritsi zen, 31-23.
Gizonezkoen seniorrak egindako Kopako txapelketa ona. Bigarren taldeko jokalari gehienek finalean planto egitea lortu dute, azken jardunaldi honetan partida ona eginez. Hemendik aurrera atsedena hartu behar da, eta hurrengo kanpainari begira indarberritu.