ORDIZIA ESKUBALOIA

ALBISTEAK

2026-03-29 KRONIKA

Albistea - 2026-04-01

Ordizia  Siglo  XX-ren  garaipena  Zumarragan,  Urolaren  aurka,  talde  ordiziarra  Euskal  Ligarako  igoera  fasean  dagoela  baieztatzen  duena.  Bestalde,  lehen  urteko  emakumezko  gazteak  Federazio  Trofeoko  txapeldunorde  geratu  dira,  Leizaranen  aurka  penaltietan  erorita.  Jardunaldiko  azken  albiste  positiboa  Autopia  OET  gizonezko  gazteak  eman  zigun,  Bergaran  nagusitu  zen  eta  Federazio  Trofeoko  finalerako  sailkapena  lortu  zuen.  
Lehen  talde  urdinak  garaipen  erosoa  lortu  zuen  Zumarragan,  Urolaren  aurka,  
non  23-31ko  markagailu  argiarekin  gailendu  zen.  Partidaren  lehen  zatia  talde  ordiziarraren  nagusitasunarekin  hasi  zen,  25.  minuturako  7  goleko  aldea  baitzuen,  9-16.  Une  horretan,  hain  ohikoak  ez  ziren  jokalari  ordiziarrak  sartu  ziren  jokoan  eta  etxeko  taldearen  erreakzioa  gertatu  zen,  35.  minutuan  berdinketa  jarri  zuen  markagailuan,  17na.  Ordiziarrek  agintea  hartu  zuten  berriro,  eta  6-14ko  partzialarekin  partida  erabaki  zuten.  
Partidaren  zenbakiak  aztertuz  argi  dago  taldearen  defentsan  duen  indarra,  23  gol  jaso  zituen,  nolabaiteko  erlaxazio  uneak  kontatuz  eta  kontrako  taldea  %  52ko  portzentajearekin  utziz.  .  Defentsaren  sendotasun  horri  erasoko  asmamena  gehitu  behar  zaio,  taldeak  31  gol  lortu  baititu,  jaurtiketen  %  75ean  asmatuta.  Hauxe  da  taldeari  eskatzen  zaion  joko-lerroa,  defentsaren  sendotasuna,  gol  gutxi  jasoz,  eta  erason  asmatzea,  garaipenak  hasiera  batean  uste  genuena  baino  erosoagoak  izatera  garamatzana.  
Taldeak  Ligako  sailkapeneko  bigarren  postua  lortu  du  eta  horrekin  batera  denboraldiko  helburuetako  bat,  Euskal  Ligarako  igoera  fasean  parte  hartzea.  Igoera  lortzea  askoz  lan  zailagoa  izango  da,  talde  ordiziarraren  aukera  gehienak  talde  bizkaitarren  mailaren  arabera  izango  dira.  Egingarria  izan  daiteke,  baina  partida  bakoitzeko  kontzentrazio  maila  oso  garrantzitsua  izango  da.  Helburu  errazena  lauko  finalerako  sailkapena  lortzea  da  eta  asteburu  horretan  zerbait  positiboa  lortzea
Kopako  txapelketako  bigarren  partida  eta  badirudi  senior  mailako  emakumezkoen  taldeak  bere  joko  maila  berreskuratu  duela,  etorkizun  handiko  lehen  partida  baten  ostean,  nahiz  eta  galdu,  taldeak  garaipen  sendo  batekin  jarraitzen  du,  Bergarari  33-21  irabazi  zion.  Kanpoko  taldeak    lehen  zatian  ez  zen  markagailuan  atzean  gelditu  eta  atsedenaldira  jokalari  ordiziarren  aldeko  14-11ko  emaitzarekin  iritsi  zen.  Bigarren  zatian  defentsan  zorroztasuna  mantenduz  eta  erasoko  maila  egokituz  talde  urdinak  markagailuan  argi  eta  garbi  alde  egitea  lortu  zuen.  
Espero  dezagun  taldeak  Gipuzkoako  Koparen  hasiera  honetan  erakusten  ari  den  joko  lerroari  eustea,  lehiaketa  zaila  izango  da  eta  aurrez  aurre  izango  ditugun  aurkariak  mailako  indartsuenetakoak  izango  dira.  Baina  talde  urdinaren  liga  txapelketaren  hasieran  pentsatuz  gero,  taldeak  Kopako  txapelketako  finalean  sartzeko  borroka  egingo  duela  sinetsi  behar  dugu,  eta  hori  lortzen  ez  badu  gertu  egongo  dela  eta  azken  partidara  arte  lortzeko  aukerei  eutsiko  dizkiola.  
Sugaar  OETren  porrota  Federazio  Trofeoko  azken  partidan,  iragan  asteburuan  irabaztea  lortu  zuena.  Porrot  hori  izan  da  txapelketako  hutsegite  bakarra,  hau  baita  ezer  positiborik  lortu  ez  duen  partida  bakarra.  Talde  ordiziarra  Legazpira  joan  zen,  hirugarren  sailkatuari  bisita  egitera,  legazpiarrek  jokalari  urdinak  mendean  hartzea  lortu  zituzten,  33-31  izan  zen  azkeneko  emaitza.  Taldeak  ez  zion  inoiz  aurpegia  galdu  partidari  eta  beti  eduki  zituen  garaipena  lortzeko  aukerak.  Atsedenaldian  2  goleko  desabantailarekin  iritsi  zen,  15-13,  eta  desabantaila  horrekin  amaitu  zen  partida.  
Poza  eta  tristura  gazteen  mailan,  lehen  urteko  emakumezkoen  taldeak  porrota  jaso  zuen  Federazio  Trofeoko  finalean.  Norgehiagoka  parekatu  baten  ondoren.    28-28  izan  zen  azken  markagailua,  atsedenaldian  3  gol  galdu  zituen,  15-12.  Azkenean  Leizaran  izan  zen  penaltietan  garaipena  lortu  zuena.  Gizonezko  gazteak  Bergaran  24-30  irabazten  zuen  bitartean,  atsedenaldian  12-16  irabazten  zuen.  Garaipen  honekin  talde  ordiziarrak  Federazio  Trofeoaren  finala  jokatzeko  sailkapena  lortu  du.  
Ez  zen  jardunaldi  ona  izan  kadete  eta  haur  mailako  taldeentzat.  Gizonezkoen  kadete  mailako  taldeak  Hondarribiaren  bisita  jaso  zuen  eta  partida  jokatzen  jakin  zuen,  nahiz  eta  galdu,  atsedenaldian  4  goleko  aldea  zuen  kontran,  partidaren  amaieran  errepikatzen  zena.  Bigarren  urteko  emakumezko  kadeteak  Donostian  jokatu  zuen  Saiekoren  aurka,  lehen  zatian  1  goleko  abantailarekin  iritsi  zen  atsedenaldira,  baina  bigarren  zatian  taldeak  behera  egin  zuen  eta  33-21  galdu  zuen.  Oianguk,  lehen  urteko  emakumezko  kadeteak,  lehen  denbora  ona  jokatu  zuen  atsedenaldira  4  gol  behera  iritsiz,  bigarrenean  erritmoari  eutsi  ezinik  35-20  galtzen  amaituz.  Gizonezkoen  haur  mailako  taldea  Legazpira  joan  zen  eta  bertan  32-22  galdu  zuen.  Bigarren  zatian  etxeko  taldea  gainditu  zuen  12-15eko  partzialarekin.  