ORDIZIA ESKUBALOIA

ALBISTEAK

2026-05-03 Kronika

Albistea - 2026-05-06

Ordizia  Siglo  XX-ren  porrota  Tolosan  jokatutako  partidan,  18-31  izan  zen  azken  emaitza  Partida  berdinduta  hasi  zen  eta  15.  minutura  etxeko  2  goleko  abantailarekin  iritsi  zen,  5-7,  baina  jokalari  ordiziar  garrantzitsuenaren  lesioak  partidaren  bilakaera  markatu  zuen.  Bere  jokalaririk  garrantzitsuena  galtzeaz  gain,  taldea  deszentratu  egin  zen  eta  partidatik  ia  desagertu  zen,  partiduan  sartzeko  saiakerak  egon  ziren  baina  azkenean  ezin  izan  zen  eta  porrot  gogor  batekin  itzuli  zen.  
Ez  zen  ondo  jokatu  eta  azkenean  ez  zen  ezer  positiborik  lortu,  talde  ordiziarraren  datuak  oso  adierazgarriak  dira,  gola  lortu  zuen  saiakeren  %  49tan  eta  gola  jaso  zuen  talde  tolosarraren  erasoen  %  80tan.  Taldeak  partidaren  inguruko  zirkunstantzietatik  isolatzen  ikasi  behar  du,  kasu  honetan  jokalari  baten  lesiotik,  eta  zerbait  positiboa  lortzeko  lanean  jarraitu.  Etengabeak  izan  behar  dugu,  eta  partidutik  ez  sartu  eta  irten  ibili.
Oraindik  bi  jardunaldi  geratzen  dira  txapelketa  osatzeko  eta  dena  dago  erabakitzeko,  sailkapenean  puntu  aldeak  oso  txikiak  dira  eta  igoera  postuetako  bat  erabakitzen  duen  lauko  finalean  sartzea  lor  daiteke.  Egoerak  ez  gaitu  baikor  egiten,  baina  taldeak  joko  maila  ona  du  eta  zentratuta  edozer  gauza  lor  dezake.  Ezin  dugu  amore  eman  eta  azkeneraino  borrokatu  behar  dugu  
Senior  mailako  gizonezkoen  bigarren  taldearen  porrota  Oñatira  joan  zenean,  Aloña  Mendiren  aurka  30-24  galdu  ondoren.  Talde  urdinak  talde  indartsu  bati  egin  behar  zion  aurre,  Oñatiko  taldea  1.  lurraldeko  taldearen  lerro  indartsuenarekin  eta  bigarren  taldeko  kide  batzuekin  osatuta  zegoen.  Jokalari  ordiziarrek  partida  osoan  zehar  zerbait  positiboa  lortzeko  borrokatu  zuten,  50.  minutuan  2  gol  galtzen  zituzten,  baina  azkenean  ez  zuten  puntu  bakar  bat  ere  lortu.
Txapelketan  bi  porrot  jaso  arren,  taldea  maila  onean  ari  da  jokatzen,  aurkako  taldeek  goragoko  mailako  jokalariak  dituzte  eta  hori  jokoaren  mailan  nabaritzen  da.  Talde  ordiziarra  denboraldiko  jokalariak  eta  jubenil  mailako  jokalarien  errefortzuarekin  lanean  ari  da,  eta  hala  ere  partiduetan  lehiatzea  eta  garaipenetik  gertu  egotea  lortzen  ari  da.  Taldeko  kideak  beren  joko-maila  garatzen  eta  neurri  handi  batean  hobetzen  ari  dira.  
Gazteen  mailan  porrot  bikoitza,  gizonezkoen  taldea  Usurbilera  joan  zen,  eta  30-27  galdu  zuen  bukatu  zuen  partida.  Atsedenaldira  14-10  iritsi  ziren.  Taldeak  joko  ona  mantentzen  jarraitzen  du,  baina  oraingoan  ez  da  nahikoa  izan  garaipena  lortzeko.  Emakumezkoen  taldeak,  berriz,  26-19  galdu  zuen  Zumaian,  Pulporen  aurka.  Lehen  denbora  estu  baten  ondoren  atsedenaldira  12-9  aurkako  emaitzarekin  iritsi  ginen,  taldeak  ezin  izan  zion  joko-lerroari  eutsi  eta  7  goleko  aldeaz  galdu  zuen.  
Kadete  mailan  KIRKIL  OETek,  lehen  urteko  emakumezkoak,  Urnietan  jokatutako  partidan  20-30  irabazi  zuen,  atsedenaldian  10-15  zelarik.  Emaitza  honekin  taldeak  pauso  sendo  bat  mantentzen  du  kopako  finala  jokatzen  saiatzeko.  Bigarren  urteko  emakumezkoek  emaitza  estu  bategatik,  25-28,  galdu  zuten  Zarautzen  aurka,  Majorin.  Taldea  beti  egon  zen  partida  irabazteko  lehian  eta  atsedenaldira  2  goleko  abantailarekin  iritsi  zen.  Oiangu,  lehen  urteko  emakumezkoa,  berriro  desagertu  zen  zelaitik  eta  43-13  galtzen  amaitu  zuen.  Azken  jardunaldietako  aurrerapena  erabat  desagertu  zen  eta  denboraldiko  hasieran  zegoela  zirudien.  
Haur  m  mutilen  garaipena  Zumarragara  egindako  joan-etorrian.  19-24  irabazi  zion  Urolari.  Ez  zuen  arazo  handirik  izan  talde  urdiaindarrak,  atsedenaldian  jada  4  goleko  aldea  baitzuen.  Taldeak  bere  lerro  onari  eusten  dio,  Kopan  porrot  bakarra  jaso  baitu.  Emakumezkoen  taldea  21-9  galtzen  ari  zen  Legazpin,  talde  ordiziarraren  aulkirik  ezak  baldintzatutako  partidan.  Atsedenaldira  emaitza  itxaropentsu  batekin  iritsi  ziren,8-5.  Baina  bigarren  zatian  nekea  nagusitu  zen  eta  kontrarioa  markagailuan  joan  zen.