ORDIZIA ESKUBALOIA

ALBISTEAK

2026-05-10 Kronika

Albistea - 2026-05-14

Ordizia  Siglo  XX  ren  porrota  Bermeon  jokatutako  partidan,  Urdaibairen  aurka,  32-34  izan  zen  azken  emaitza.  Partida  berdinduta  hasi  zen  eta  15.  minutura  Ordiziako  1  goleko  abantailarekin  iritsi  zen,  10-9,  atsedenaldian  gol  bateko  abantailarekin  jarraitzen  zuen,  17-16.  Bigarren  zatian  parekotasunak  jarraitu  zuen,  eta  bi  taldeetako  batek  ere  ez  zuen  partida  apurtzea  lortu,  partida  amaieratik  30  segundora  iritsi  zen  talde  bermeotarrarentzat  gol  bateko  abantailarekin,  eta  talde  ordiziarra  ezpainetan  eztia  zuela  uztea  lortu  zuen.
Taldeak  igoera  ligako  laugarren  partida  jokatu  zuen  eta  hiru  partidatan  ezin  zituen  jokalari  guztiak  bildu,  taldeko  jokalari  batzuen  lesioengatik.  Partidua  jokatzera  joan  zirenek  argi  utzi  zuten  euren  potentziala  eta  joko  maila,  nahiz  eta  partidua  galdu  uneoro  garaipena  lortzeko  borrokan  egon  ziren,  ez  zuten  lortu  baina  oso  gertu  egon  ziren  eta  oso  irudi  positiboa  utzi  zen.
Lehiaketa  osatzeko  jardunaldi  bat  falta  da  eta  dena  erabakitzeke  dago,  hiru  talde  puntuekin  berdinduta  gaude  eta  2  plaza  ditugu  jokoan    igoera  postuetako  batek  erabakitzen  duen  lauko  finalerako.  Egoerak  ez  gaitu  baikor  egiten,  sailkapena  kontrarioen  emaitzen  araberakoa  da,  baina  taldeak  joko  maila  du  eta  zentratuta  edozer  gauza  lor  dezake.  Ezin  gara  lasaitu  eta  azkeneraino  borrokatu  behar  dugu.  
Senior  emakumezkoen  porrota  Zumaiara  egindako  joan-etorrian,  bertan  25-20  Pulporen  aurka  galdu  zuelarik.  Partida  azken  markagailuak  adierazten  duena  baino  parekatuagoa  izan  zen,  atsedenaldira  2  goleko  abantailarekin  iritsi  ziren  etxekoak,  11-9.  Partida  ona  jokatu  zuen  talde  ordiziarrak,  multzoko  liderrari  bisita  eginez,  garaipenaren  lehian  egon  baitzen.  Taldea  bere  jokoan  finkatzen  ari  da,  eta  espero  dezagun  azken  zati  honetan  emaitzek  lagunduko  diotela.
Gizonezko  jubenilen  porrota  Errenterian,  Ereintzaren  aurka  jokatutako  partidan.  29-26  izan  zen  azken  emaitza,  atsedenaldian  4  goleko  aldea  adierazten  baitzuen  etxeko  taldearentzat.  Taldea  joko-maila  ona  garatzen  ari  da,  baina  ez  zaizkio  emaitzak  laguntzen  ari,  espero  dezagun  lehiaketatik  geratzen  diren  partidatan  joko-mailari  emaitzak  batzea  eta  taldeak  denboraldi  amaiera  ona  izatea.